#Corse – AZAROAK 28, AMNISTIA ALDARRIKATZEKO MANIFESTAZIOA BILBON

Kartzeletako harresien beste aldean sakabanaketa,isolamendua, bizi osorako zigorrak, irainak, jipoiak, intimitatearen urraketa,komunikazioetan murrizketak, deserriratzea, bakardadea, tortura eta heriotza.Hori da euskal preso politikoek 55 urtetan zehar Espainiako eta Frantziakoestatuen partez jaso dutena. Biolentzia honen aurrean preso politikoekelkartasunez, duintasunez, ausardiaz eta borrokaz erantzun egin dute, betiborrokaz.

amnistiaEuskadiTaAskatasuna

Gure herriaren mugetatik kanpo eta batzuetan gureherrian bertan jazarpena, mehatxuak, bahiketak, atxiloketak, estatuen gerrazikina, tortura eta heriotza. Hori da 55 urtetan zehar iheslari eta deportatupolitikoek Espainiako eta Frantziako estatuen partez jaso dutena. Biolentziahonen aurrean deportatu eta iheslariek tinkotasunez, inteligentziaz,eskuzabaltasunez eta borrokaz erantzun egin dute, beti borrokaz.

Eta egoera krudel hauen aurrean beti mobilizatu izanden Euskal Herria daukagu, herri zaharra, txikia, irmoa. Espainiako etaFrantziako estatuen errepresio nazional eta sozialaren gainetik bizirik dirauenherria, zapalkuntzari borrokaz aurre egin dion herria, beti borrokaz.

Gauza asko aldatu dira Euskal Herrian Franco hilzenetik eta baita azken sei urteetan ere, baina errepresioari eta zapalkuntzaridagokionez 1975ean ainguraturik jarraitzen dugu. Errepresaliatu politikoakborrokara bultzatu zituzten arrazoiek, hots, zapalkuntza nazionalak eta sozialak,indarrean jarraitzen dute eta iheslari, deportatu eta preso politikoak ez dirairaganeko kontua. Gaur egun 450 euskal preso politiko inguru gelditzen dira,haien artean 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Bestebatzuek, ordea, etxera itzuli ezinik jarraitzen dute atxilotuak izanlitezkeelako.

Pertsona hauek militante politikoak dira etapentsatzen zutenarekin koherenteak izateagatik daude preso, deportatuta alaihesean. Militante hauek hamarkadak bizirik daramatzan eta oraindik ere milakaeta milaka jarraitzaile dituen kultura politiko baten parte dira. Hortaz, errezondoriozta daiteke militante politiko hauek etxean libre ez dauden bitarteangatazka ez dela konponduta egongo.

Soilik amnistiak eman diezaioke behin betikoirtenbidea Euskal Herriak estatuekin bizi duen gatazkari, izan ere guretzat,amnistiak preso, iheslari eta deportatuen askatasuna ez ezik, gatazkareniturburu diren arrazoien gainditzea biltzen baitu, zapalkuntza nazionala etasozialaren gainditzea hain zuzen ere. Gatazkaren arrazoiak gainditzea etaerrepresaliatu politikorik ez egotea txanpon berberaren bi aldeak dira:errepresaliatu politikoak dauden bitartean gatazka ezingo da konpondutzat emaneta gatazka dagoen bitartean ezingo dugu bermatu errepresaliatu politikogehiago ez egotea.

Hori dela eta, Amnistiaren Aldekoeta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Euskal Herria konbokatu nahi duazaroaren 28an arratsaldeko 6etan (18:00), Bilboko Bihotz Sakratutik AMNISTIAaldarrikatzeko abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

Era berean, azaroaren 28a baino lehenago burutukoditugun ekitaldi desberdinetan parte hartzeko gonbitea ere luzatu nahi dugu,lehenengo ekitaldia Bilboko Aste Nagusiko bigarren larunbatean, abuztuak 29,19:00etan Zabalburu plazatik irtenda, burutuko dugun manifestazioa izangodelarik.

Herri honetan soberan dakigu askatasuna ez digutelaoparituko eta eskuratzeko bide bakarra dugula: borroka egitea. Jo ta keamnistia eta askatasuna lortu arte!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren AurkakoMugimendua

Produit CORSU E RIBELLU

bandeauribelluteeshirt (1)

Produits à partir de 13e

error: