Produit CORSU E RIBELLU

X

orsikaren independentzia aldarrikatzen duen FLNC erakundeak oharra bidali dio Frantziako Estatuari: Berriz ere armak hartzeko prest dira Estatuaren aurka. Corse Matin egunkarira bidali dute sei orriko agiria, Manuel Valls Barne Ministroa uhartean zela baliatuz.

“Ez dugu sekula halako kaos egoerarik ezagutu. Langile duinak mehatxatu egiten dituzte, beren lanabesak eta beren bizitzak askotan suntsitu. Gizon eta emakumeak arrazoi ilunak tarteko hiltzen ari dira, edozein dela ere beren funtzioa. Zigorgabetasun osoz ari dira eraso egiten hemengo enpresariei, emakumeei, abokatuei, hautetsiei eta langileei”.

Frantsesez idatzitako agirian diote azken urteetan borroka armatuaren intentsitatea murriztu dutela, baina ea zein den Frantziaren partetik jasotako erantzuna. Uhartean dauden mafia sareak mugimendu korsikarra desagerrarazteko helburuarekin Frantziako estatuak bultzatu dituztela uste dute. Frantziak azken 200 urteetan korsikarrenganako izan duen jarrera kolonialista ere etengabe salatu dute komunikatuan.

Vallsek, agiria idatzi aurreko egunetan korsikar hizkuntzaren ofizialtasuna ez zutela onartuko esan zuen. Abertzale korsikarren eskaera historikoa da hori. Erantzun gisa, Corsica Libera alderdiko kideek ministroari ongietorririk ez egiteko aldarrikatu zuten,Corsica Infurmazione gunean irakur daitekeenez.

Source

(…)

corsicainfurmazione.org by @Lazezu 

Revue de Presse et suite de l’article  : 

 sur Corse Matin, sur Alta Frequenza, sur RCFM, Sur Corsica, Sur le Journal de la Corse,
Sur Alcudina, s
ur Corsica Infurmazione/Unità Naziunale, s
ur France 3 Corse, Sur Corse Net Info (CNI)

Corsica Infurmazione: l’information de la Corse, des Réseaux sociaux et des Blogs politiques [Plateforme Unità Naziunale]